XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BOTZ EMAITIA KOUNTZENTZIAKO EGINBIDE BAT DA !

Egia hori aipha dadila herriko plazan, Deputatien Khanberan, eta berheziki Elizako pheredikagian, zer khechu-boulltak berhala, zer oihu-marraskak ez dutu jaouz erasten:

Bakhotchak botza emaiten dizu nahi dianari, ountsa Jiten zaion bezala; kargulanten eginbidia duzu botzaren emailia phakatzen dutian gobernamentiaren althe; politikak ezdizu deus ikhounstekorik kountzentziareki...

Eta jente eli batek nahi lukeie bortchaz sinhetserazi botzaren emaitia ezdela fantesia, buru-kolpe, gaiza ezdeus bat baizik.

Ata ihourat ere ezdaiteke, zuzen eta eginbide lehen-lehenen lan hortan, zouintan kountzentziaren zola haou: ountsaren eta gaizkiaren berhezgoua, zola ezin igituzkoua, erabilirik beita botz herroka baten, botzen haborouaren gaiñen bermaturik diren lege elibatez ; ez, diot, ez daiteke behaturik izan jente fede houn, kountreko direnez, aitzinetik hitzartu gabe printzipio ezin hounkizko zounbaiten gaiñen.

Llabur eta chuchen izan nahi gira eta egiaren aitzinian ez gibeltu, fountsik ez dian libertate bati erhoki etchekara direnak amiñi bat khecha erazirik ere.

Jinkouak gizounari burutzeko eman derona, eta burutze hartara heltzekoua, lehen zuzen eta lehen eginbidia da; eta gaizen, burutze hari buruz erabiltiak egiten du ountsaren eta gaizkiaren arrazoua.

Horra justiziaren zola eta kountzentziaren erregla.

Burutzeko dena eta hartara heltzekouak ez direnaz geroz bazterrialat eizten ahal, damu izigarri eta hersdura ezin ematuzko bat gabe, burutze houra eta hartara heltzekouak, ezin hounkizkouak dira; zuzen hen kountre, ezda zuzenik.

Gaiza bizirik ezdian eta izpiritiaren, eta horietarik bataren eta bestiaren intresen artian, eta halaber, zozietate laguntzalen eta intres hen artian, bada gehiengoua eta menpekotarzun bat zouintan arrazoukuntiak behar beitu bethi aitzinian ebili, bihotzkuntiak oundotik.

Beste gainti batetarik, gobernamentu batek ez dezake inhourat ere har Eliza bere eskupeko langile publik bat bezala; ezdu herresta biltzen ahal bere aitziniala zozietate katolikoua, haren urhats khiristien jujatzeko eta gaizki edireiteko.

Elizaren gaiñetik ezda photererik; eta khiristi, Eliza katholikouari egiazki dagouena, bortchaturik da, katholik izatekotz, gobernamentu zibilaren naousiagogoua hari arnegatzera.

Printzipio horik osoki hartu nahi ezlutukianareki ez lizate hurrunago jouaiterik; gaizek beste izenik har lirokeie ; ezin elhesta, ezin algar entzun lizate.

Berhala igaran gitian goure arrankura - Kountzentziaz botzaren emaitiala.

1ik Botz emaitia kountzentziazko eginbide handi bat da.

2ik Nouri behar da botza eman?